XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eusko Ikaskuntzak antolatuta bi hitzaldi egingo dira Donostian

DONOSTIA

Donostian egingo diren bi konferentzia antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak.

Lehenengo hitzaldian hilarri eta heriotzari lotutako erritoen berrogeitazazpi kidek parte hartuko dute.

Espainia eta atzerriko arkeologo, antropologo eta historiadoreak bilduko dira Donostian.

Modu honetako kongresuak Frantzian egin ohi dira, eta beraz, Frantziatik kanpo egingo den lehen aldia da hau.

Eusko Ikaskuntzako kideek emaniko arrazoiaren arabera, europar kontinentean hilarri gehien dituen lurraldea hau delako egingo dira hitzaldiak hemen.

Gainera, San Telmo museoan kaleko jendeak ikus dezakeen hilarri bildumarik handiena dago.

Urriaren 7tik 11ra bitartera egingo da kongresuaren bigarren biltzarra.

Formulaketa kultural berriak: Euskal Herria eta Europa da izenburua.

Hitzaldian parte hartzeko asmoz, dagoneko, ehun ikerlarik eman dute izena eta Euskal Autonomi Elkartea, Europan eskubide guztiekin sartzen denean kultura arloan azalduko diren eskaintza berriak eztabaidatu eta erakutsiko dira.

Egun ezagutzen diren parametroak europarrekin erlazionatu beharko ditugu, eta esparru estataletan barneratutako kultura minorizatuak euskalduna adibidez finkatu eta beren lekua bilatu beharko dute adierazi zuten Eusko Ikaskuntzakoek.

Edorta Kortadi eta Ander Manterola Eusko Ikaskuntzako kideek aurkeztu zituzten hitzaldiak, Tomas Uribeetxebarria Bizkaiko diputatuarekin batera.